Carlos Nuñezen kontzertua Hondarrabian
- Elizagoien Ahizpak
- Aug 7, 2017
- 1 min read
Bidasoa Folk musika jaialdiaren barruan Carlos Nuñezek kontzertua eskainiko du bere taldearekin abuztuaren 18an Hondarrabian. Kontzertua ilunabarreko 21:00etan izanen da Hondarrabiko Itsas Etxean. Sarrerak dohakoak izanen dira. Horretarako abuztuaren 14tik aitzinera Irun, Hondarrabia edo Hendaiako turismo bulegoetara joan behar da dohako sarrera hauek eskuratzera. Pertsona bakoitzak 4 sarrera hartu ditzake.
Itsaso ere bertan arituko da trikiti doinuz kontzertua laguntzen. Oraingoan etxetik inoiz baino hurbilago... galduko duzue?

Commentaires