Search

GEURE KOLKOTIK 2016

“Geure Kolkotik” pieza berrien bildumako zazpigarren alea kaleratu zuen Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2016ko azaroan. 5 trikitilari ezberdinei aukera eman ziguten proiektu honetan parte hartzeko: Itsaso Elizagoien, Xabi Aburruzaga, Xabier Etxaniz, Ander Zabaleta eta Patrik Larralde. Soinu txikiaz eta perkusio ezberdinez osaturiko hiru pieza berri sortu genituen trikitilari bakoitzak. Diskoa salgai dago www.trikitixa.eus orrialdeko "denda" atalean, Tirikitrauki musika dendan edota baita Etxalarko Herriko Ostatuan ere.

Eresoinka

Jatorrizko Eresoinka taldeak Europan zehar zabaldu zituen hamaika abesti berreskuratu, gure garaietara moldatu eta zuekin abesteko prestatu ditugu. Horretarako, abesti hauei egungo abesti pare bat gehitu, musikari talde anitz bat prestatu eta edonon zuekin abesteko prest gaituzue. “Zatoz abestera!“, herri mailan, abestea gustoko duten pertsonekin eta eragileekin (eskolak, euskaltegiak, lagun-taldeak, elkarteak…), musika honen inguruan gozatzeko aukera eskeintzea du helburu. Olatu talka 2017 ekimenaren barruan lehenengo emanaldia eskaini genuen Donostiako Miramongo anfiteatroan. Hementxe ikusgai bertako aurkezpen bideoa:

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube
  • Instagram
  • Spotify - Círculo Negro

AZKEN ARGAZKIAK

berriak

KONTRATAZIOA

+34 697397567

© 2020 Elizagoien Ahizpak